pdf.io >> Short Stories >> dossierra (pdf).pdf
-
dossierra (pdf)

- FileName: larru.pdf
-
-
- Shared by: kfgbds 76 month ago
- Category: Short Stories
- From: www.bikoteatro.com
- FileSize: 331 KB download
- Read Online

-
-
euskera,
egin,
euskara,
baina,
terapia,
izan,
mailan,
euskal,
Abstract: LARRU HAIZETARA sexu-terapia kolektibo bat da. Sigmund Freud-ek esan zuen "euskal-sexoa" sintagma kontraesanguratsua. zela bere ... LARRU HAIZETARA. barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere. BEHARREZKOA. ...
-
"Ez dok hiru" Bikoteatro Konpainia
Euskal antzerkian eskarmentu handi samar duten bi partaidek osatua:
Mikel Martinez eta Patxo Telleria.
Beste lan batzuetatik aparte, urteak daramatzate "bikote artistiko" bezala
lanean, hala antzerkian:
"Marxkarada",
"Monstruo Sakratuak",
"Kaio Luma Zikina",
“Kontenedore baten Istorioak",
"Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz",
"Euskara Sencilloaren Manifiestoa" ;
nola telebistan: “Irrikitan”.
Denborarekin, halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik
edaten duena (Marx anaiak, Ionesko, Miura...) baina bere kaligrafia
berezkoa duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz
eta pikatuak, azkarrak, eroak.
Bikoteatro honen lanaren ezaugaurriak,beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea.
- Euskara hutsez sortua eta eskainia.
- Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean
prestatua.
- Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea,
kultura...).
Ezaugarri hauek guztiak dauzka konpainia honen azken lanak ere:
LARRU HAIZETARA
LARRU HAIZETARA
(sexu-terapia kolektiboa)
Gaia: gu geu (euskaldunok, zentzu zabalean)
Helburua: barre egitea (geure buruaz, batez ere)
Aitzakia: geure bizitza sexual... tristea?
Protagonista: hizkuntza (euskara, kasu honetan)
Estiloa: zoroa, nahiko zoroa.
Nori zuzendua: euskara, bizitza sexual eta barre egiteko gogoa duen edonori.
"Aktua" non: edonon (tamainuak ez dio axola).
SEXUA...
LARRU HAIZETARA sexu-terapia kolektibo bat da.
Sigmund Freud-ek esan zuen "euskal-sexoa" sintagma kontraesanguratsua
zela bere terminoetan, "borobil-karratua" edo "funtzionari-kementsua"
diren bezela. Guk, "Ez dok Hiru" Bikoteatro konpainiak, arazoa aztertu
nahi izan dugu ikuspuntu erabat zientifikotik.
Ez gara lehenak, hala ere. Arquímedes-ek ezarria zuen bere garaian
oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erderaz ezagunagoa egiten
zaiguna: "La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinitoraino iritsi
arren sekula gurutzatzen ez
diren linea pareleloak dira"
Mendetako madarikazio
horren kontra egiteko sortua
da LARRU HAIZETARA.
Ikuskizun honek "lehen-
gero" nabarmen bat
markatuko du euskaldunen
sexu jarreren kontuan.
LARRU HAIZETARA
barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere
BEHARREZKOA.
Izan ere, euskaldunak oso atzeratuta gaude sexu kontuetan. Joan zaitez
Londresera, zer daramate idatzita neskamutilek alkondaretan? "I love sex".
Edo joan zaitez Parisera : "Je suis un machine sexuel". Joan zaitez
Sevillara: "Nasío pa ligar" Joan zaitez Cadizera: "Nasío pa bacilar" Joan
zaitez Azpeitiara: "Nazio... eztabaidagunea"
Gainera, onar dezagun euskera hizkuntza maitagarria izan arren
nazioarteko kontestuan pisu gutxi duela (oraindik). Edonon esan daiteke
"Voulez vous coucher avec moi", esatebaterako, eta denek ulertuko dizute.
Gaztelania bera ere oso internazionala da. Esan munduko edozein
bazterretan "Aserejé ja deje ejebe to the jerebe say nouva majabi on the
booguie and the buguiribi" eta tira, ligatu agian ez duzu ligatuko, baina
zutaz gogoratuko dira. Baina joan zaitez atzerrira, esaiozu norbaiti: "Nik zu
zaitut maiteago arraitxoak ura baino", eta pub-etik botako zaituzte, kasurik
onenean. Ez, euskerak ez da oraindik bere goien gradora igo. Eta guk ere
Etxeparek zioen bezala, aldarrikatu nahi dugu : "Euskera, jalgi hadi
plazerrera "
Bukatzeko, eta barre-terapia honen garrantzia azkenekoz azpimarratu
nahian, gogora dezagun Camaron kantari handiak (eta euskaltzale
amorratua, datu hau jende gutxik dakien arren) Idiazabalgo sagardotegi
batean inprobisatu zuen bertso ederra, sebillanaren doinuaz:
"Bizitzan bi gauzak digute zinez inportatzen
Trakatra traka traka trakatra trakatra.
Besteak bastertzen
goazen ba zehazten:
Bata sexoa da, bestea... ez dut gogoratzen.
Trakatra traka traka trakatra trakatra."
... eta EUSKERA
Ikuskizun (terapia) hau euskeraz idatzita dagoela esaten badugu, ez dugu
egiaren parte bat baizik esan. Euskera ez da terapia (ikuskizun) honetan
mezua emateko bitarteko bat.
Euskera mezuaren parte bat da, alegia, euskera ez da bakarrik edukitzailea,
edukia ere bada. Euskerak (euskeraren gramatika eta fonetikak) eskeintzen
dituen baliabide, sorpresa, hitz joku eta abarrei zuku guztia atera nahi
diegu.
On dagizuela (dagigula) guztioi.
LARRU HAIZETARA
(errudunak eta ezinbesteko kolaboratzaileak)
Egilea: Patxo Telleria
Aktoreak: Patxo Telleria
Mikel Martinez
Zuzendaria: Aitor Mazo
Zuzendari laguntzailea: Itxaso Garmendia
Eskenografia: Aitor Mazo
Musika: Bixente Martinez
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
Diseinu grafikoa: Di-da
Mila esker: Jokin Oregi-ri
Banatzailea:
Teatrorat (Maite Arrese)
943465381-690630748
http://www.teatrorat.com
Produkzioa:
"Ez dok hiru" Bikoteatro Konpainia
http://www.euskalnet.net/mimar/biko/
LARRU HAIZETARA
(gazkileen antezedenteak)
Mikel Martinez
(perfila)
Aktore enblematiko honek, antzerkigintzan hasi baino
lehen, modelo lana egin zuen Picasso-rentzat. Honela
eman zitzaion hasiera kubismo-ari.
1982.ean Pinocho-ren papera egin zuen Maria Gerrero
antzokian, Gepetoren atsekaberako. 1983.ean Cirano de
Bergerac antzeztu zuen Amparo Rivellesekin, eta
Amparo Rivelles bizirik irten zen hortik. 1985.tik
1989.ra Teatro Realean egon zen, arropazaindegian,
sudur makoan abriguak eskegiten, erabateko arrakastarekin, hala kritika
nola publikoarena.
1992.-ean Egiptoko gobernuak "Esfinge"-aren sudurra lapurtu izana
leporatu zion. "Karbono 14" frogak bere errugabetasuna erakutsi zuen.
Artistikoki telebistan jo zuen gailurra "Kleenex"-en anuntzio ospetsuarekin.
Kritikoen iritziz, bere itzelezko pituitaria ez da sekula izan arazo bat
antzezteko orduan. Arazoa bere talentorik eza da.
Patxo Telleria
(currim-lingus)
Euskal aktoreen eredugarri, EGBko lehenengo
mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako
antzezlanean. EGBko bigarren mailan arbolarena egin
zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko hirugarren
mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako
ikuskizunean. EGBko laugarren mailan arbolarena egin
zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko bostgarren mailan ez zen
arbolik egon kurtso bukaerako ikusizunean, eta horrela bukatu zituen bere
ikasketak.
Atzera pausu hau kolpe latza izan zen, baina handik urte batzuetara
Madrilen profesional gisa debutatu zuen "Eloisa está debajo de un
almendro" antzezlanean, almendrondoren paperean. Geroko lanak dira: "El
Jardín de los Cerezos", "Gernikako Arbola" "Alamo-ko bataila",
"Urkatuaren arbola"…
Bere antzezpenei esker, 1991.ean, Adolfo Marsillach-ek dirusari bat
eskeini zuen hil ala bizirik harrapatuko zuenari. Geroztik Bilboko parkean
bizi da, "magnolioz" kamuflaturik.
- Other pdf books
- Related pdf books
- Who Visited this pdf




Comments of the book
<< Become a member, Login to post comments >>